Zergei buruzko informazioa eman eta kontsultak erantzutea, aitorpenak izapidetzea, plangintza fiskala egitea, pizgarri fiskalak ezartzea, zerga-ikuskaritzaren aurreko ordezkaritza eskaintzea.
Helburu nagusia da aukera fiskal onena gure bezeroen esku jartzea. Aldiro, indarrean dagoen araudira egokitzen gara, zerga-zama arrazionalizatu eta murriztuz.
Eskaintzen duguna:
- Arlo fiskalean zuretzat interesgarriak izan daitezkeen zerga-xedapenen berri ematea.
- Enpresa edo zergaduna dagokion erakundeen aurrean ordezkatzea, hala eskatzen badu.
Beharrezkoak diren adierazpen fiskalak egitea, bezeroak ondoko zergei buruz emandako datuen arabera:
- Jarduera ekonomikoen gaineko zerga.
- Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga.
- Sozietateen gaineko zerga.
- Balio erantsiaren gaineko zerga.
- Ondare-transmisio eta dokumentatutako ekintza juridikoen gaineko zerga.
- Oinordetza eta dohaintzen gaineko zerga.
- Zentsu-aitorpena.
- Komunitate barneko eragiketak laburbiltzea.
- Hirugarren batekin egindako eragiketen urteko aitorpena.
- Atxikipenak eta zatikako ordainketak.
- Urteroko txostenak.
- Ordainketak atzeratzea eta zatitzea.
- Beste batzuk.